osasuntsu mantendu eta era berean ikasi

2010/05/31

Musika entzuteko prest?

Euskaldun taldea ingelesez abesten



Harpidetu zaitez Goear web orrian eta hor igo dezakezu nahi duzun musika. Baita ere aurkitu nahi duzun musika

Eskalada motak

Eskaladaren ezaugarriak

Eskalada edozein pertsonak egin dezakeen kirol mota bat da. Hainbat mota daude baina helburua beti da helmugara ailegatzea. Eskalada mota desberdinak hauexek dira:
* Harrokan egiten dena: Mendira joan eta harroka paretak igotzean datza. Soka edo soka barik egin daitekeena eta helburua harrokan gora igotzea da.
* Boulder: Leku itxietan egin ohi da, harri berezi ugari daude eta era askotakoak. Helburua ez da igotzea baizik eta zailtasun handiko mugimenduak egitea.
*Psikobloc: Harroka paretak igotzen dira baita ere, baina jausterakoan uretara jausiko zara soka barik egiten baita itsaso ertzeetan.
*Mendi gailurretako eskalada: Kilometroak gora neurtzen dituzten mendiak igotzean esaten diogu honi. Denbora asko eta ekipamendu berezia behar du. Hemen Euskal Herrian pertsonaia famatu asko daude: Juanito Oiarzabal, Edurne Pasaban, etab.

Surfaren ezaugarriak

Surfaren ezaugarriak

Itsasoko kirola da. Beraz, lehenengo eta behin ikasleak eskolan igeri egiten ikasi beharko dute, bizitzarako ezinbestekoa izango dena. Eskolak gorputz hezkuntzako klaseak erabiliko ditu irteerak egiteko astero polikiroldegi batera. Bertan igerilekuan ikasiko dute igeri egiten 3 hilabete pasa eta gero, hau da, lehenengo hiruhilekoa erabiliko da.
Behin igeri egiten dakitela surfaren ezaugarriak irakatsiko diegu: nola tabla bat erabiltzen den, zein tamainakoa izan behar den, nola eta noiz jarri behar garen zutik bere gainean, etab. Itsasoko arriskuaz ohartaraziko diegu: olatuak, tiraina, ertzean dauden harrokak, harkaitzak...

Ikasleak surfean

AISIALDIA: ZUMAIA BODY BOARD ETA SURFA
Kostako neska-mutil askoek txikitatik ikasten dute surfeko taula baten gainean olatuak hartzen. Beraientzat harnasa hartzea bezain naturala bihurtzen delarik. Zaileena tente jartzea omen da, eta errezena, olatuan joatea behin zutitu eta gero. Bodyboard-a beste istorio bat da, radikalagoa. Olatuak etzanda hartzen dituzu eta olatu extremoagoak eskatzen ditu. Pasa den negua mundiala izan omen da olatuen gainean aritzeko. Ez al dizue inbidi sano pixka bat ematen kirol honek?



AISIALDIA: ZURRUNBILO SURF ELKARTEA DEBAN.
Surf-a XX.mendearen hasieran heldu zen gure kostaldera Kaliforniatik. Bizkaiko Golko-ko haizeak olatu handiak sortzen ditu eta zaletasuna gora doa. Gaur Debara goaz Zurrunbilo Ur Kirol elkartekoekin egotera. Zurrunbilo elkartea orain dela zazpi urte sortu zen eta dagoeneko 194 bazkide dira. Gaur Elkarte hontako hiru gaztetxoekin egongo gara.
Zurrunbilo Ur Elkartea

Bi bideo hauek ikusi ahal izateko web orrialde honetan sartu behar zarete Sut & Blai