osasuntsu mantendu eta era berean ikasi

2010/05/05

Ikusgela proiektu berria

IKUSGELA Eusko jaurlaritzak, Unibertsitateak eta hezkuntza sailak eginiko proiektu berritzaile elebiduna da. Baita ere Euskal Irrati Telebistaren (Eitb)laguntzarekin. Bertan, ikas zentruak ikus-entzunezko komunikazio eta teknolgia berriek sorturiko hizkuntza berriak (web 2.0, ordenagailua, arbela elektronikoa...) eskoletako programazioetan aplikatu daitezen ahalbidetu nahi da.
Informazio gehiagorako sartu web orri honetan Ikusgela Proiektua

Eskolaz kanpo baita ere EUSKARAZ

Aktibitate guzti hauek egiterakoan hainbat helburu lortzea nahi ditugu: gorputz atalak ezagutzea, beraien burua eta gorputza ezagutzea eta maitatzea (autoestima), naturaz ikasi eta era berean gozatu... baina guzti hauetatik garrantzitsuenetarikoa euskararen erabilera litzateke.
Denbora osoan euskaraz hitz egitea nahi dugu, bai irakasleekin bai euren artea ere. Txikitatik euskara maitatzea eta beti erabiltzea da gure helburu nagusietako bat, nahi eta ama-hizkuntza gaztelera izan.