osasuntsu mantendu eta era berean ikasi

2010/05/31

Musika entzuteko prest?

Euskaldun taldea ingelesez abesten



Harpidetu zaitez Goear web orrian eta hor igo dezakezu nahi duzun musika. Baita ere aurkitu nahi duzun musika

Eskalada motak

Eskaladaren ezaugarriak

Eskalada edozein pertsonak egin dezakeen kirol mota bat da. Hainbat mota daude baina helburua beti da helmugara ailegatzea. Eskalada mota desberdinak hauexek dira:
* Harrokan egiten dena: Mendira joan eta harroka paretak igotzean datza. Soka edo soka barik egin daitekeena eta helburua harrokan gora igotzea da.
* Boulder: Leku itxietan egin ohi da, harri berezi ugari daude eta era askotakoak. Helburua ez da igotzea baizik eta zailtasun handiko mugimenduak egitea.
*Psikobloc: Harroka paretak igotzen dira baita ere, baina jausterakoan uretara jausiko zara soka barik egiten baita itsaso ertzeetan.
*Mendi gailurretako eskalada: Kilometroak gora neurtzen dituzten mendiak igotzean esaten diogu honi. Denbora asko eta ekipamendu berezia behar du. Hemen Euskal Herrian pertsonaia famatu asko daude: Juanito Oiarzabal, Edurne Pasaban, etab.

Surfaren ezaugarriak

Surfaren ezaugarriak

Itsasoko kirola da. Beraz, lehenengo eta behin ikasleak eskolan igeri egiten ikasi beharko dute, bizitzarako ezinbestekoa izango dena. Eskolak gorputz hezkuntzako klaseak erabiliko ditu irteerak egiteko astero polikiroldegi batera. Bertan igerilekuan ikasiko dute igeri egiten 3 hilabete pasa eta gero, hau da, lehenengo hiruhilekoa erabiliko da.
Behin igeri egiten dakitela surfaren ezaugarriak irakatsiko diegu: nola tabla bat erabiltzen den, zein tamainakoa izan behar den, nola eta noiz jarri behar garen zutik bere gainean, etab. Itsasoko arriskuaz ohartaraziko diegu: olatuak, tiraina, ertzean dauden harrokak, harkaitzak...

Ikasleak surfean

AISIALDIA: ZUMAIA BODY BOARD ETA SURFA
Kostako neska-mutil askoek txikitatik ikasten dute surfeko taula baten gainean olatuak hartzen. Beraientzat harnasa hartzea bezain naturala bihurtzen delarik. Zaileena tente jartzea omen da, eta errezena, olatuan joatea behin zutitu eta gero. Bodyboard-a beste istorio bat da, radikalagoa. Olatuak etzanda hartzen dituzu eta olatu extremoagoak eskatzen ditu. Pasa den negua mundiala izan omen da olatuen gainean aritzeko. Ez al dizue inbidi sano pixka bat ematen kirol honek?



AISIALDIA: ZURRUNBILO SURF ELKARTEA DEBAN.
Surf-a XX.mendearen hasieran heldu zen gure kostaldera Kaliforniatik. Bizkaiko Golko-ko haizeak olatu handiak sortzen ditu eta zaletasuna gora doa. Gaur Debara goaz Zurrunbilo Ur Kirol elkartekoekin egotera. Zurrunbilo elkartea orain dela zazpi urte sortu zen eta dagoeneko 194 bazkide dira. Gaur Elkarte hontako hiru gaztetxoekin egongo gara.
Zurrunbilo Ur Elkartea

Bi bideo hauek ikusi ahal izateko web orrialde honetan sartu behar zarete Sut & Blai

2010/05/18

Animaliak multimedia: Slideshare-ko powerpointa

Hemen duzu ikusgai klasean egin beharreko multimedia lana. Hainbat aldaketa egin behar izan dizkiogu baina azkenean polito geratu zaigula uste dugu.goza ezauze!

2010/05/12

Beitu! Arangoiti unibertsitatea


Arangoiti irakasle eskola map
Bertan klikatuz handiago ikus dezakezu.
Eta edozein lekura joan nahi izanez gero, hemen begiratu ahal duzu non dagoen eta zein ibilaldia datorkizun hoberen

2010/05/05

Ikusgela proiektu berria

IKUSGELA Eusko jaurlaritzak, Unibertsitateak eta hezkuntza sailak eginiko proiektu berritzaile elebiduna da. Baita ere Euskal Irrati Telebistaren (Eitb)laguntzarekin. Bertan, ikas zentruak ikus-entzunezko komunikazio eta teknolgia berriek sorturiko hizkuntza berriak (web 2.0, ordenagailua, arbela elektronikoa...) eskoletako programazioetan aplikatu daitezen ahalbidetu nahi da.
Informazio gehiagorako sartu web orri honetan Ikusgela Proiektua

Eskolaz kanpo baita ere EUSKARAZ

Aktibitate guzti hauek egiterakoan hainbat helburu lortzea nahi ditugu: gorputz atalak ezagutzea, beraien burua eta gorputza ezagutzea eta maitatzea (autoestima), naturaz ikasi eta era berean gozatu... baina guzti hauetatik garrantzitsuenetarikoa euskararen erabilera litzateke.
Denbora osoan euskaraz hitz egitea nahi dugu, bai irakasleekin bai euren artea ere. Txikitatik euskara maitatzea eta beti erabiltzea da gure helburu nagusietako bat, nahi eta ama-hizkuntza gaztelera izan.


 

2010/04/18

Gorputz hezkuntzara zuzenduriko programa didaktikoa

Web orrialde honetan aurki dezakegu lehen hezkuntzara egokituta dagoen gorputz hezkuntzara programazio bat. Bertan agertzen da eskalada kirol hautagarri moduan. Helburu eduki eta jarduera guztiak argi planteatuak daude eta aipatzen dituzte hainbat onura ikasleentzako; hala nola, oreka hobetzea, gure gorputza hobe ezagutzea, naturaz gozatzea eta babestea, etab.


Teknologia berriak erabiltzen

Teknologia berrien hedapena eskolan ukaezina da. Gaur egun klasean ikasle bakoitzeko ordenagailu bat egokitzen zaio eta oso txikitatik erabiltzen ikasten dute. Bertan hainbat gauza egin ditzakete: eskolako lanak, informazioa bilatu, partekatu...
Guzti honetara irakasleak moldatu beharko dira eta ohitu beharko dira ordenagailu baten erabilerara eta horren bitartez klaseak ematera baita ere.
Hona hemen erreportai bat gai honi buruzkoa.

2010/04/14

Natura zaindu beharra

Beste puntu oso garrantzitsu bat izango litzateke gure natura zaintzea. Ikasleak ohartarazi behar diegu gaur egungo arazo larri honetaz. Hondartzara doazenean beraiek aurkitu duten moduan utzi behar dute, hau da, jaterakoan utzi duten zikinkeria guztia zakarrontzietara bota behar dute. Haratago joanez birziklatzea ere irakatsiko genieke, era erraz batean. Bertan kolore desberdinetako zakarrontziak daude eta irakatsiko genieke zertarako den bakoitza. Gero hau guztia orri batzuetan marrazkien bidez adieraziko genieke eta etxean komentatu dezakete gurasoekin ekintza aurrera eraman dadin. Eta mendian berdina gertatzen da. Mendian gainera arrisku handia dago zikinkeria botaz gero, eguzki izpiak direla eta beirazko botila bat bota edo ahaztuz gero, sute ikaragarriak eragin ditzakegulako.
Ingurunearen zainketa ere ikasiko genuke ekintza hauen bitartez.

Aisialdia eta hezkuntza lotzen

Aipatu dugun bezala kirola egitean naturaz gozatzen dugu eta era berean asko ikasten dugu. Mendira goazenean bertako fauna, landareria, harroka motak, etab. ikasi ditzakegu. Irakasleak irteerak erabili ahal ditu klasean emandakoa indartzeko. Esaterako, Euskal Herriko mapa irakasten dabil. Bertako zazpi probintziak irakasten die ikasleei eta irteera bat antolatzen du Gorbeiara. Ikasleek jakingo dituzte mendi desberdinak eta Euskal herriko zein tokitan dauden, non den klima hezeagoa eta non epelagoa, zein animalia motak dauden Euskal herriko basoetan, kobazuloetako marrazkiak (historiaurrea), eta abar luze bat.

2010/03/24

Teknologia berrien kontzeptu mapa


Hona hemen teknologia berriei buruzko informazioa laburbilduta. Kontzeptu mapan sakatuz handiagotu daiteke eskema hobe ikusteko.