osasuntsu mantendu eta era berean ikasi

2010/04/14

Natura zaindu beharra

Beste puntu oso garrantzitsu bat izango litzateke gure natura zaintzea. Ikasleak ohartarazi behar diegu gaur egungo arazo larri honetaz. Hondartzara doazenean beraiek aurkitu duten moduan utzi behar dute, hau da, jaterakoan utzi duten zikinkeria guztia zakarrontzietara bota behar dute. Haratago joanez birziklatzea ere irakatsiko genieke, era erraz batean. Bertan kolore desberdinetako zakarrontziak daude eta irakatsiko genieke zertarako den bakoitza. Gero hau guztia orri batzuetan marrazkien bidez adieraziko genieke eta etxean komentatu dezakete gurasoekin ekintza aurrera eraman dadin. Eta mendian berdina gertatzen da. Mendian gainera arrisku handia dago zikinkeria botaz gero, eguzki izpiak direla eta beirazko botila bat bota edo ahaztuz gero, sute ikaragarriak eragin ditzakegulako.
Ingurunearen zainketa ere ikasiko genuke ekintza hauen bitartez.

Aisialdia eta hezkuntza lotzen

Aipatu dugun bezala kirola egitean naturaz gozatzen dugu eta era berean asko ikasten dugu. Mendira goazenean bertako fauna, landareria, harroka motak, etab. ikasi ditzakegu. Irakasleak irteerak erabili ahal ditu klasean emandakoa indartzeko. Esaterako, Euskal Herriko mapa irakasten dabil. Bertako zazpi probintziak irakasten die ikasleei eta irteera bat antolatzen du Gorbeiara. Ikasleek jakingo dituzte mendi desberdinak eta Euskal herriko zein tokitan dauden, non den klima hezeagoa eta non epelagoa, zein animalia motak dauden Euskal herriko basoetan, kobazuloetako marrazkiak (historiaurrea), eta abar luze bat.