osasuntsu mantendu eta era berean ikasi

2010/05/31

Eskaladaren ezaugarriak

Eskalada edozein pertsonak egin dezakeen kirol mota bat da. Hainbat mota daude baina helburua beti da helmugara ailegatzea. Eskalada mota desberdinak hauexek dira:
* Harrokan egiten dena: Mendira joan eta harroka paretak igotzean datza. Soka edo soka barik egin daitekeena eta helburua harrokan gora igotzea da.
* Boulder: Leku itxietan egin ohi da, harri berezi ugari daude eta era askotakoak. Helburua ez da igotzea baizik eta zailtasun handiko mugimenduak egitea.
*Psikobloc: Harroka paretak igotzen dira baita ere, baina jausterakoan uretara jausiko zara soka barik egiten baita itsaso ertzeetan.
*Mendi gailurretako eskalada: Kilometroak gora neurtzen dituzten mendiak igotzean esaten diogu honi. Denbora asko eta ekipamendu berezia behar du. Hemen Euskal Herrian pertsonaia famatu asko daude: Juanito Oiarzabal, Edurne Pasaban, etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario